Kontzertuak/Ikuskizunak

FLAMENCO ON FIRE 2018

21 abuztua au 28 abuztua

Erreserba $vars['image']['alt']

Flamenco On Fire Iruñera itzuliko da abuztuaren 21etik 26ra eta, horren bitartez, hiria flamenko munduko artista handien topagunea izanen da, bai eta flamenko zaleena ere. Egitarauak abangoardia hartu du kontuan, eta kontuan ere beste musika batzuekiko gurutzaketa eta hibridazioak, flamenkorik garbiena bazter utzi gabe. Baluarteko auditorio nagusian sei ikuskizun handi izanen dira. Halaber, Tres Reyes Hotelean ‘tablao’ bat izanen da, aurten ere Gaueko Zikloa egiteko; orotara, lehen mailako sei emanaldi, kontzertu eta dantza ikuskizun. Arte Flamenkoari buruzko Jardunaldiak ere itzuliko dira, hau da, klase magistralak eta lantegiak eta ‘Flamenkoa balkoietan’, debaldeko zikloa eta ‘Jam Flamenca’ Zaldi Zuriaren Txokoan. Horren bidez, hiriko hainbat tokitan emanaldiak eskainiko dira jaialdiaren egun bakoitzean. Flamenco On Fire jaialdiak, urtero bezala, Sabicas maisuari eskainiko dio jaialdia, ibilbidea gastronomikoarekin ‘el pintxo de Sabicas’.

‘Emakume flamenkoren ohoretan’ izena da jaialdiaren bostgarren edizioa. Aurten, Jaialdiak gauza berri bat ekarri du. Izan ere, Flamenco On Firek abonamenduak eskainiko ditu 6 Kontzertu Handietarako, % 25eko deskontuarekin. Guztiak ere Baluarteko Auditorio Nagusian eginen dira. Beraz, zaleek 135 € bakarrik ordainduta gozatuko dute Jaialdiko ziklo nagusiaz.

Artistak: Estrella Morente, Diego ‘El Cigala’, Eva Yerbabuena, Tomatito junto a la Orquesta Sinfónica de Navarra, Mayte Martín con Belén Maya, Dorantes con Adam Ben Ezra, Tim Ries y Pastora Galván, Lole Montoya con Juan Carmona, Guadiana con los Mellis, Israel Fernández, Gema Moneo, La Tremendita, Belén López, …

Informazio gehiago webgunean: http://www.flamencoonfire.org/

Publiko orokorra
Antolatzailea:
Erreserba partager cet événement

Gai berdinarekin beste gertakizunak