Erakusketak

IÑAKI OLAZABAL

02 abuztua au 09 iraila

$vars['image']['alt']

Ziudadelako Labeak hartuko du ‘ARRAKALAK’, Iñaki Olazabal artistaren erakusketa, abuztuaren 2tik Irailaren 9ra. Erakusketa hau ikusgai izango da, ordutegian: asteartetik ostiralera, 18:30-21:00, larunbatak, 12:00-14:00 eta 18:30-21:00, eta igandeak, 12:00-14:00.

Iñaki Olazabal artistak jarriko ditu ikusgai bost poliedro irregular, modu abstraktuan pertsonaien bost maskara adierazten dituztenak, sabaitik zintzilik dagoen kono batera begira daude eta lurrean bermatutako oinarri zirkularra ukitzera iritsi gabe, han sortu diren arrakalak erakusten dituzte. Orain, a posteriori ikusten dugun ekintza hori gure irudimenak osatzen du: badirudi sailkatzeko zaila den pendulu baten antzeko pieza hori izan daitekeela arrakalen zergatia.

Laurogeiko hamarkadako lehen erdian, Iñaki Olazabalek (Andoain, 1959) eskultura-prestakuntzari ekin zion Sorabillako Tailerrean, Xabier Laka zuzendari zela, aurreko hamarkadan Aiako Tailerrean Oteizaren ideario pedagogikoa eta eskultorikoa sustatzen zuten artista gazteen taldean parte hartu zuena. Beuysek eta beste batzuek Düsserdorf hirian fundatu zuten eskolan jarraitu zuen ikasten Olazabalek, eta zentro ospetsu hartan jarrera autokritikoagoa hartu zuen, baina gizarte-eskulturaren postulatuari forma emateko irrikaz. Geroago, Fernando Sinaga, Ángel Bados eta Juan Muñozek Artelekun emandako beste ikastaro batzuei esker, oinarri teorikoak, estetikoak eta konstruktibistak zabaldu zituzten, programa eskultoriko bitxi bat garatzeko: forma kritikoak sortzea, abstrakzio geometrikoaren ibilgu anitzean munduko esperientzia batekin eta giza gertaerarekin auzitan jarduten duten eskulturak.

Tailaketa alde batera utzita, prozesu konstruktiboa zehazten hasi zen, soldadura bidez zinkezko piezak mihiztatuz. Zinka da azken hamarkadetan modu pribilegiatuan erabili duen materiala. Ez du ia bozetorik egiten piezetarako, baizik balio abstraktuak eta keinu espresionistak biltzen dituen borondate formala eta bere gaitasun intuitiboa hartzen ditu oinarritzat, prozesuan ausaz sortzen diren azaleko
grafia-marketan bereizten den moduan. Olazabalen ibilbidea eta laurogeiko hamarkadako lehen urteetan eskultura postulatu neokonkreto, kontzeptual eta konstruktibistetara berritu zuten beste artista batzuen ibilbidea paraleloak dira.

Joera desmaterializatzaile batean interesatu ordez, Olazabalek bere piezen enfasi objektual bati eusten dio, haien esperientzia fenomenologiko baterako. Haien balio materialak eta formak abiapuntu hartuta, esan genezake gure pertzepzioaren parte-hartze aktiboa eskatzen dutela berariazko espazio batean. Horregatik, sarritan, nahiago ditu instalazioak edo eskultura-multzo bat, jabetze sinbolikoko ingurune espazial eta denboragabe bat sortzeko, pieza bakan eta autoasebeteak baino.

Xede horren adibide nabarmen bat Zitadelako antzinako labe honek erakusten du, Arrakalak (2018) izendatu duen instalazioaren bidez. Bost poliedro irregular, modu abstraktuan pertsonaien bost maskara adierazten dituztenak, sabaitik zintzilik dagoen kono batera begira daude (paradoxikoki zurezko barra margotu batek ezkutatzen dituela) eta lurrean bermatutako oinarri zirkularra ukitzera iritsi gabe, han
sortu diren arrakalak erakusten dituzte. Orain, a posteriori ikusten dugun ekintza hori gure irudimenak osatzen du: badirudi sailkatzeko zaila den pendulu baten antzeko pieza hori izan daitekeela arrakalen zergatia. Sortzen digun ezinegona hautemate bakoitzean eguneratzen da. Eta ebokazio-ahal horrek deskribatu ezineko zentzumenen sorta anitza sortzen du. Horixe litzateke ekintza eskultorikoaren xedea: gure esperientzia konplexuagoa bihurtzen duten harridura eta paradoxa bisualak sorraraztea. Arrakalak inguruan ditugun egoera kritikoen metaforak izango lirateke; hau da, oinarri eskultoriko eta isileko forma kritikoak.

Publiko orokorra
Antolatzailea:
partager cet événement

Gai berdinarekin beste gertakizunak