Erakusketak

JIM HOLLANDER. 50 AÑOS FOTOGRAFIANDO SAN FERMÍN

04 uztaila au 26 abuztua

$vars['image']['alt']

Kondestable Civivoxetako beheko solairuaren patioak hartuko du ‘Jim Hollander. 50 años fotografiando San Fermín’ erakusketa uztailaren 4tik abuztuaren 26ra. San Ferminetako ikuspuntua hobekien erakusten duten luzatutako 15 argazki hautatuak eta bere 50 urte hauetan Festa eta Hiria dokumentatzen dituzten erakusle den beste 100 argazki baino gehiagorekin egindako bideoa. Komisarioa: Stephanie Mutsaerts.

Duela 50 urte baino gehiago hasi zen Jim Hollanderren konpromezua San Ferminekin. Jim, New Jersey, AEB-en jaioa, hainbat uda pasatu zituen Espainian bere aita, Gino Hollander artista, 1962an Costa del Sol-era migratu zenetik. Etorri eta hurrengo urtean familia Iruñera bidaiatu zen eta harrezkero Jim kasik urte guztietan bueltatu da, lehenengo aldiz zezenekin
Entzierroan korrika egin zuenetik. 1975ean hasi zen bere fotoperiodismo karrera, hainbat urtez, New York hirian, argazkilari gisa aritu ondoren.

1978ko San Ferminetako istiluak dokumentatu zituen Hollanderrek eta horrek nazioarteko argazkigintza agentzietan lan egitera bultzatu zuen, entzierroetara nazioarteko interesa gerturatuz. Madrilen bizi izan zen
Espainia post-frankistako gertakarien berri emanez. 1983 Israelera lekualdatua izan aurretik UPI-ra (United Press International) batu eta urte batzuk Bruselasen bizi izan zen.
1985ean Reuters agentziarekin hasi zen lanean, hasieran argazkigintza zerbitzuko ekintza zuzendari bezala eta gero Israel eta Palestinako argazki zuzendari bezala. Bi San Fermin
Press Prize irabazi ditu. 2003an EPAn (European Pressphoto Agency) sartu zen eta hor dirau lanean. 1987tik Jerusalenen bizi da. Bere lanak zabalki argitaratu dituzte nazioarteko
egunkari eta aldizkari nagusiek.
Urte hauetan guztietan, gertakari, gatazka edo kirol ikuskizunen berri ematen egon den arren, urtero, hasierahasieratik berea egin zuen pasioa, festa eta zezenen mundua
dokumentzera etorri da Iruñera, eta horretan dirau. San Ferminetako, aro garaikideko argazkigintza aurrekaria dela esan genezake Festetako xarmak eta entzierroen emozioak
nazioarteko argazki zerbitzuetara eta mundo osora zabaltzen lagunduz.

Publiko orokorra
Antolatzailea:
partager cet événement

Gai berdinarekin beste gertakizunak