Erakusketak

JOSEJA CASADO

21 iraila au 11 azaroa

Erreserba $vars['image']['alt']

‘Rincones de paz / Bake Txokoak’ Joseja Casado artistaren erakusketa izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategian 2018ko irailaren 21tik azaroaren 11ra. Sarrera librea.

Joseja Casadok haurtzarotik dauka artista-begirada, Tuterako lurretan bizi zenetik, alegia. Ikasketaz abokatua bada ere, duela 16 urte agertu zitzaigun, herabeti agertu ere, bere formatu txikiko lanekin, eta harriturik utzi gintuen. Orduantxe hasi zen gure ibilbide bateratua hala lanean nola bizitzan. Urteak joan dira harrez geroztik, eta Josejak erraz jarri dizkigu gauzak. Sotilki barneratzen gaitu batzuetan, eta abiada zorabiagarrian, bestetan, bere-berea duen munduan. Paisaia, itxuraz, hutsik dago, giza presentziarik gabe, baina aldi berean, erreferentziaz beterik, hots, erreferentziak baitaude barneko sentsazioez, soseguaz, isiltasunaz, norberaren baitara joateko bideez. Paisaia interpretatzerakoan, lotura oso harrigarria egiten du zeruaren eta lurraren artean.

Hala elementuak nola bere margolanak garbiak, sendoak eta ongi egituratuak dira, eta artifizio gutxikoak. Akrilikoa erabiltzen du, berehalakoan lehortzen dena, eta pintzelkada labur baina ez-zehatza darabil, zuhaizti eta bideetan efektu errealista eragiten duena; horiek orok gure artistaren paisaia bereizgarriak osatzen dituzte, kolore
berdez, okrez eta urdinez oparo beteriko paletarekin batera

Ordutegia: Maiatzak 1 – Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.
Azaroak 1 – Apirilak 30: Asteartetik ostiralera: 18:00–20:30. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:00–20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.

Publiko orokorra
Antolatzailea:
Erreserba partager cet événement

Gai berdinarekin beste gertakizunak