Erakusketak

LOS BRAGALES BILDUMA

26 uztaila au 09 iraila

$vars['image']['alt']

‘Eszenak: ekintza eta irudikapena’ Los Bragales bildumaren erakusketa, uztailaren 26a eta irailaren 9a artean, Ziudadelako Mistoen Eraikinean, izango da ikusgai. Alicia Ventura. Komisarioa.

Lehen piezak eskuratu zituenetik, hirurogeita hamarreko hamarkadatik, Jaime Sordo egiten ari den lanetik sortu da Los Bragales bilduma. Azken urte hauetan, gure herrialdean dagoen eta nazioarteko izaera duen bildumazaletasun pribatuko proposamen sendoenetako bat bihurtu da Los Bragales. Los Bragales bildumako funtsen aberastasunak errealitate garaikidearen irakurketa asko egiteko bidea ematen du. Egin litezkeen kontakizun ugarietako bat da hemen eraikitzen dena, eta Artearen Historian giltzarri diren hiru nozio berreskuratzeko egungo sortzaileek duten modua du abiapuntu.
Eszena, tradizionalki, zenbait figurak parte hartzen duten gertakari edo gertaera baten aurkezpen moduan definitzen da. Bere aldetik, Aristotelesen garaitik, irudikapena errealitatea ordezten duen irudia edo ideia da. Azkenik, ekintzaren ideia performatiboaren arloarekin eta irudietan latente dagoen narratibotasunarekin lotuta dago.
Los Bragales bildumako ia berrogeita hamar lanaren begirada fotografiko, piktoriko, eskultoriko eta bideografikoek definizio kanoniko horien berrikuspen bat proposatzen digute erakusketa honetan, egungo artearen hizkuntza esperimentalen bidez gure itxaropenak azpikoz gora jartzen.

Ordutegia: asteartetik ostiralera, 18.30-21.00; larunbatetan, 12.00-14.00 eta 18.30-21.00; eta igande eta jaiegunetan, 12.00-14.00.

ARTISTAK

AES+F
Helena Almeida
Chema Alvargonzález
Manu Arregui
Per Barclay
Sergio Belinchon
Karmelo Bermejo
Mira Bernabeu
Bestué Vives
Luis Bezeta
Botto&Bruno
Sergey Bratkov
Naia del Castillo
Juan Manuel Castro Prieto
Gregory Crewdson
José Pedro Croft
Rineke Dijkstra
Esther Ferrer
Joan Fontcuberta
Carlos Franco
Julia Fullerton-Batten
Sandra Gamarra
Regina José Galindo
Nan Goldin
Ruth Gómez
Pierre Gonnord
Alfredo Jaar
Isaac Julien
Ainno Kannisto
Nacho Martín Silva
Rebeca Menéndez
Tracey Moffatt
MP & MP Rosado
Muntean / Rosenblum
Vik Muniz
Michael Najjar
Erwin Olaf
João Onofre
Adam Pendleton
Concha Pérez
Tobias Rehberger
Alberto Ros Díaz
Paula Rubio Infante
Santiago Sierra
Baltasar Torres
Miguel Trillo

Publiko orokorra
Antolatzailea:
partager cet événement

Gai berdinarekin beste gertakizunak